Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urtarrilaren 20an amaituko da Plazido Muxika plaza nola estali bozkatzeko epea

.

2022·01·13


Oraindik bozkatu ez duten urnietarrek urtarrilaren 20ra arteko epea dute Plazido Muxika plaza nola estali erabakitzeko.

Herriko zein plaza edo parke estali erabakitzeko Urnietako Udalak garatu duen parte-hartze prozesua azken fasean murgilduta dago. Lehenik, estali beharreko eremua zehazteko bozketa egin zen, eta herritarrek alde handiarekin aukeratu zuten Plazido Muxika plaza.

Ondoren, edozein teknikari gaituri irekitako ideia-lehiaketa bat jarri zen abian, hautatutako plaza nola estali erabakitzeko eta 5 proposamen jaso ziren guztira.

Ondoren, Udalak epaimahai bat eratu zuen, jasotako 5 proposamenen artean 3 hautatzeko, kalitate teknikoa, kanpoko itxura, ingurunerako egokitzapena, materialak eta prezioa kontuan hartuta.

Eta orain, parte-hartze prozesua amaitzeko, urnietarrak dira abenduaren 17tik epaimahaiak hautatutako 3 aukera horien artean botoa emateko aukera dutenak. Horretarako epea hurrengo ostegunean, urtarrilaren 20an, amaituko da.

1.Proiektua

  • Estaliko den eremua: 654m2
  • Egitura: zur laminatua
  • Estaldura: sandwich panela + zelula-polikarbonatoa

2.Proiektua

  • Estaliko den eremua: 694m2
  • Egitura: metalikoa
  • Estaldura: txapa + polikarbonatoa

3.Proiektua

  • Estaliko den eremua: 630m2
  • Egitura: metalikoa
  • Estaldura: polikarbonato zeharrargia

*Gauzaturiko lehiaketan proiektu bakoitzak aurkezturiko argazkiak dira.

Nork parte hartu dezake bozketan?

Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.

Noiz arte bozkatu daiteke?

Urtarrilak 20 arte

Parte hartzeko bideak

Aurrez aurre

  • Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak). 
  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.

Online

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez.
  • Urnietako APP-aren bitartez.

BOZKATU HEMEN

Informazio liburuxkak herritarren etxeetara

Herritarrek prozesuaren eta azken bozketaren gaineko informazio guztia izan zezaten, Udalak informazio liburuxkak banatuko zituen abenduaren erdialdean herriko etxe guztietara. Horietan zeuden aurrez aurreko bozkatzeko bete beharko diren formularioak.

Irudiak tamaina handian ikusgai Lekaion

Bestalde, aukeran eskaini diren hiru estalkien irudiak tamaina handian ikusi ahal izateko aukera eskaintzen da Lekaio kultur etxeko sarreran, han ezarri baitira hiru aukerak.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.