Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urriaren 18ra atzeratu da herritarrekin egingo den III Berdintasun Planaren berrespenerako saio irekia
2021·10·04
Urnietako Udala, Berdintasun Sailaren bitartez, Berdintasunerako III. Plana lantzern ari da duela hilabete batzuetatik. Prozesua gauzatzeko Elhuyarren laguntza tekniko eta metodologikoa izan da, eta parte hartze saioak egin dira ordezkari politikoekin, udaleko teknikariekin, emakumeen eta gizonen berdintasunaren, feminismoaren eta indarkeria matxistaren arloetan lan egiten duten talde eta eragileekin eta, oro har, urnietarrekin, plan berriak ahalik eta ikuspuntu gehien jaso ditzan.
Aurkezpena urriaren 18an
Orain, lan hori guztia egin ondoren, III. Berdintasun Planaren proposamena herritarrei aurkeztu nahi zaie, azken iritziak jasotzeko eta lana amaitzeko. Hasiera batean, saioa urriaren 5erako iragarri zen, baina azkenean urriaren 18ra atzeratu da.
- Eguna: urriak 18
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
Izena ematea ezinbestekoa
Saioan parte hartzeko ezinbestekoa izango da berdintasuna@urnieta.eus helbidera idaztea. Horretarako azken eguna urriaren 13a izango da. Udalak herritarrak animatzen ditu saioan parte hartzera.