Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietarrak nagusi Binakako Pentatloi Txapelketan

.

2023·06·12


Atzo arratsaldean jokatu zen Tolosan Binakako Pentatloi Txapelketa eta bertan urnietarrak izan ziren protagonista nagusiak. Izan ere, mutiletan Julen Gabirondok jantzi zuen txapela Beñat Telleriarekin batera eta emakumeetan berriz, Nerea Arruti gailendu zen Amalur Arbelaitzekin bikote osatuz.

Emakumeek bost proba egin behar izan zituzten: harri-jasotzean 20 altxaldi 63 kiloko bolarekin, harri-tiratzean 2 plaza 250 kiloko harriarekin, aizkoran 45 ontzako 2 egur moztu behar izan zituzten, 35 kiloko txingekin 6 plaza, eta, amaitzeko, 2 kilometro korrikan (20 itzuli zezen-plazari). Txapeldunak 23 minutu eta 24 segundoko marka egin zuten.

Gizonek ere bost probari egin zioten aurre: harri-jasotzean 40 altxaldi 100 kiloko bolarekin, harri-tiratzean 4 plaza 400 kiloko harriarekin, aizkoran 4 kana-erdiko moztu, 100 kiloko txingekin 6 plaza, eta, bukatzeko, 4 kilometro korrikan (40 itzuli zezen-plazari). 36 minutu eta 15 segundoan burutu zituzten lan horiek guztiak Gabirondok eta Telleriak maila ikaragarria emanda.

Zorionak denei!

Argazkia: EITB

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA