Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietaren erakusleiho zabal eta erakargarria Udalaren webgunean

.

2021·07·06


Urnietara gerturatu nahi duen orok herriaren inguruko eta bertan egin daitekeenaren gaineko informazio guztia eskura izan dezan atal berriak sortu ditu Udalak bere webguneko “Urnieta” leihoaren barruan. 

Bertan herriaren historiari eta ondareari buruzko informazioa zegoen lehendik. Baita, herriko festei eta ospakizunei buruzko erreferentzia ere. Baina orain, turismoari eta komertzioari eskainitako atal zabal, baliagarri eta erakargarri bat ahalbidetu da lau azpiataletan banatuta: lo egin, jan eta edan, non erosi eta ikusi eta egin.

Azpiatal horietako bakoitzean, herriko establezimenduen gaineko informazioa topa daiteke; hala nola, argazkia, kokapena, ordutegiak, eta eskaintzen dituen zerbitzuak. Halaber, haien webguneetara eta sare sozialetara lotura zuzenak egiten dira. Atal horiek martxan jartzeko datu bilketa sakona burutu du Udalak merkatarien laguntzari esker.

Dena den, atal bizia izango da eta informazioa gehitzeko eta eguneratzeko aukera emango da. Horretarako interesa duten establezimenduek webgunean bertan dute aldaketak iradokitzeko bete behar den formularioa prozesua modu erraz eta sinple batean gauzatzeko.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA