Urnietan abiatuko da Etorkizuna Eraikiz kapsularen hirugarren fasea, Gipuzkoako etorkizunari buruzko herritarren ekarpenak jasotzeko dinamika
2022·01·28
Etorkizuna Eraikiz kapsulak hasiera emango dio, Urnietan, joan den ekainaz geroztik Gipuzkoako hainbat eskualdetan garatu den dinamika parte-hartzailearen hirugarren faseari. Herritarren parte-hartze handia eta kapsulak aurreko bi itzulietan bisitatu zituen udalerrietan jasotako ekarpen ugari direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak kapsula berriz ere eskualdeko hainbat herritara eramatea erabaki du, herritarren eskura jartzeko, Gipuzkoako gizartearen etorkizunari buruzko “proposamenak, kezkak eta ideiak” biltzen jarraitzeko. Helburua Gipuzkoa 2040an nola irudikatzen duten ikustea da, lan-ildoak identifikatu ahal izateko eta interes sozialak agenda publikoan txertatzeko.
Kapsula San Juan plazan jarriko da otsailaren 2an eta 10:00 – 19:00 bitartean bertan emango du. Oso modu interaktiboan planteatutako partaidetza-dinamika horri esker, herritarrek beren ekarpenak egin ahal izango dituzte, beren proposamenak, ideiak edo kezkak erakutsiz. Eider Mendozak, Jorge Segurado Urnietako alkatearekin batera, kapsula bisitatuko du, herritarrak kapsularen ekimenean parte hartzera animatzeko. Ekarpenak egin ondoren, txartel txiki batekin joango dira, eta bertan gipuzkoaren etorkizunarekiko konpromisoa idatzi beharko dute. Lurperatu ondoren, txartela landare bihurtuko da, paperak dituen haziak direla eta. Herritarrek lurraldearen etorkizunarekin duten konpromisoaren garrantziaz ohartzeko ariketa da hau, eta bakoitzaren lanak ematen dituela sinbolizatzeko modu bat.
Etorkizuna Eraikiz estrategiaren barruan dagoen gobernantza kolaboratiboa sustatzeko asmoz sortutako ekimen parte-hartzailea da. Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronken inguruan gizarte-erantzukizuna sortzea, eta herritarrekiko lotura sortzea erronka horiek elkarrekin konpontzeko; horregatik da garrantzitsua herritarren parte-hartzea.
Kapsularen lehen bi itzulietan herritarrek emandako erantzuna adierazle bat izan da Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat: lurraldeko biztanleak prest daude etorkizuneko erronken inguruan parte hartzeko eta iritzia emateko. Garrantzitsua da herritarren laguntza izatea lehentasunak zehazteko eta proiektu eta politika publikoak antolatzeko. Haien iritzia ezagutzea eta parte hartzeko moduak ezartzea oinarrizkoa da kudeaketa hobetzeko, eta, are garrantzitsuagoa dena, mesfidantza gainditzeko eta lankidetza-prozesuak bultzatzeko, gehiengoaren mesedetan.