Aplikazio habiaratuak
Albisteak
.
2022·01·20
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, urtarrilaren 25ean, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatua izango da.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2021eko azaroaren 30eko eta abenduaren 16 eta 23ko udalbatzarren aktak onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 1025/2021-1078/2021.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2021eko azaroaren 18, abenduaren 2 eta 16ko bilkurak.
- Euskal Autonomia-erkidegoari eskatzea Diruzain lanpostua gaikuntza nazionala duen toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu bezala klasifikatzea.
- Etxebizitza tasatuen ordenantza puntualki aldatzeari hasierako onarpena.
- Galdera-eskariak.