Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura maiatzaren 25ean, 19:00etan

.

2021·05·21


Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, maiatzaren 25ean, 19:00etan.
 
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatua izango da eta udalbatzarra etxetik jarraitzea gomendatzen da.
 
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
 
  1. 2021 eko martxoaren 4 eta 23ko udalbatzarren aktak onartzea.
  2. Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea.
  3. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea. 2021eko martxoaren 18 eta 26, apirilaren 30 eta maiatzaren 13ko bilkurak.
  4. Udaleko ordainsarien igoera eta Langileen Postuen Zerrendaren aldaketa onartzea, karrerako funtzionarioei, bitarteko funtzionarioei eta behin-behineko langileen ordainsariari dagokiona.
  5. Udaleko ordainsarien igoera onartzea,  arduraldi esklusiboa edo partziala duten korporazioko kideei dagokiona.
  6. 2020ko Finantza Kontrolaren Planaren Ebaluaketa Txostena.
  7. 2021eko Finantza Kontrolerako Plana.
  8. 2022. urteko tokiko jaiegunen proposamena onartzea, aurretik gaizerrendan sartzearen berrespena emanez.
  9. ENBA eta EHNEk aurkeztutako "Mendiko abeltzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldeko mozioa.
  10. Mendiko abeltzainen eta otso-populazioaren kontrolaren aldeko EAJ/PNVk aurkeztutakoaren ordezko mozioa, Urnietako Udal Talde Sozialistak aurkeztuta.
  11. Urnietako Udal Talde Sozialistak eta Urnietako Euzko Abertzaleak Udal Taldeak aurkeztutako "Biktimarioen lekua gure plaza eta herrietan" (Fernando Buesa Fundazioa) Mozioa.
  12. Urnietako EH Bildu Udal Taldeak aurkeztutako "Energia Iraunkortasun Legea betetzeko udalek duten finantzazioaren inguruko” Mozioa.
  13. Mozio alternatiboa, Urnietako Euzko Abertzaleak Udal Taldeak aurkeztutako "toki-erakundeek Euskadiko jasangarritasun energetikoari buruzko 4/2019 Legearen garapenari" buruzkoa.
  14. Urnietako EH Bildu Udal Taldeak aurkeztutako "Merkatariei suspertzen lagunduko dieten politikak behar ditugu!!!" Mozioa.
  15. Mozio alternatiboa, Urnietako Euzko Abertzaleak Udal Taldeak aurkeztua, 'Urnietako merkataritza biziberritzeko politikak" gaiari buruzkoa.
  16. Urnietako Udal Talde Sozialistak eta Urnietako EH Bildu Udal Taldeak aurkeztutako Caritasen janari banaketari buruzko Mozioa.
  17. Urnietako Udal Talde Sozialistak eta Urnietako EH Bildu Udal Taldeak aurkeztutako “DBHko eraikina behar dugu!!!” Mozioa.
  18. Mozio alternatiboa: “Urnietako Udalean ordezkaritza politikoa dugun hiru alderdiok bat gatoz Egape ikastolako DBH-ko eraikin berria Udalak une honetan duen erronka nagusietako bat dela esatean”, Urnietako Euzko Abertzaleak Udal taldeak aurkeztutakoa.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA