Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura, azaroaren 28an, 19:00etan
.
2023·11·24
Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, azaroaren 28an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da ondoren. Bestalde, interesa duten herritarrek zuzenean ikustera joateko aukera dute.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2023ko urriaren 26ko akta onartzea.
- Alkatetza eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea: 959/2023-1116/2023.
- Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea: 2023ko urriaren 20ko eta azaroaren 3ko bilkurak.
- 2023-2027 Legegintzaldi planaren onarpena
- Kiroldegiaren kudeaketa eta garbiketa esleitzeko espedientea eta berariazko klausula administratiboen pleguak eta preskripzio teknikoak onartzea.
- Besterentzeko prozeduraren esleipena, ondare-ondasun higiezinaren lehiaketa bidez: H.I.E.ko 6861 erregistro-finka “MIRAVALLES”.
- 2023ko emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunari, azaroaren 25a, buruzko adierazpen instituzionala.
- Euskal zaintza eredu sendo, eraldatzaile, feminista eta komunitario baten aldeko mozioa.
- Galdera eta eskariak.