Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalaren ez-ohiko osoko bilkura, martxoaren 7an, 19:00etan
.
2022·03·04
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du astelehenean, martxoaren 7an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2022ko otsailaren 11ko udalbatzarren akta onartzea.
- Urnietako Udalaren diru-laguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
- Udaltzain sailarentzako kotxearen hornidura-kontratua.
- Urnietako udalerrian dauden eremu berde, parketa eta zelaien kontserbazio, mantenu, egokitzapen eta garbiketarako zerbitzu-kontratua.
- Enkante bidez ondasun-izaerako higiezina besterentzea: H.I.E. 28 “MIRAVALLES”eko 6861 ErregistroFinka.
- Udaleko ordainsarien igoera eta ondoriozko Langileen Lanpostuen Zerrendaren aldaketa, karrerako funtzionarioei eta behin-behineko langileen ordainsariei dagokiona.
- Udaleko ordainsarien igoera, arduraldi esklusiboa edo partziala duten korporazioko kideei dagokiona.
- AIU23 Erratzu-ko “L”partzelako xehetasun-azterlanari behin betiko onespena ematea.
- 2022ko organu-egutegia.
- Martxoaren 8ko Adierazpen Instituzionala, emakume langilearen nazioarteko eguna