Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalaren ez-ohiko osoko bilkura, abenduaren 23an, 19:00etan
.
2021·12·21
Urnietako Udalak ez-ohiko osoko bilkura ospatuko du ostegun honetan, abenduaren 23an, 19:00etan.
Udalbatzarra Udalaren Youtube kanalaren bidez zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, herritarren batek zuzenean ikustera joan nahi badu aukera izango du, baina Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, edukiera mugatua izango da. Halaber, sartzeko beharrezkoa izango da Covid ziurtagiria edo azken 72 orduetan egindako PCR negatibo bat erakustea.
Ondorengoa izango da eguneko gai-zerrenda:
- 2022 ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzea.
- Urnietako III. Berdintasun plana onartzeko proposamena.
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Urnietako Udalaren arteko jarduketa protokoloa ezartzea, lehenengo eta bigarren mailako gizarte zerbitzuak antolatzeari buruzkoa.
- Urnietako Udalaren 2022ko Araudi-Plana.
- 2021eko Urnietako Udaleko kontratuen plana.
- Dedikazio partzialeko kargua izendatzeko Alkatearen proposamena.
- Kontuen Batzorde Bereziaren lehendakariaren izendapen aldaketaren berri ematea.