Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Udalaren eta Super H elkartearen arteko lankidetza hitzarmena

.

2022·10·27


Urnietako Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Super H elkartearekin. Super H-k haur onkologikoei edo gaixotasun larria dutenei eta haien senideei gaixotasunaren prozesuan zehar eta ondoren laguntzeko helburua du.

Era berean, gaixotasun onkologikoen kausei eta tratamenduari buruzko ikerketa-proiektuei laguntzen die, bereziki haurren minbiziari, eta hainbat ekintza antolatzen ditu Urnietako eta inguruko herritarrak sentsibilizatzeko.

3 espazioren lagapena

Sinatutako hitzarmenaren bidez, Udalak hiru gune uzten dizkio elkarteari bere jarduerak garatzeko:

  • Lokal bat Errekalde 1-en: elkartea kudeatzeko
  • Garaje bat Errekalde 12n: materiala gordetzeko
  • Espazio bat San Juan 40n: materiala gordetzeko

Hitzarmena 2025eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA