Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Urnietako Udalaren adierazpen instituzionala herrian gertatutako eraso sexista gaitzesteko eta arbuiatzeko

.

2021·05·21


Urnietako Udalak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du gure herrian berriki gertatutako eraso sexistaren aurka, eta bere laguntza nahiz begikotasun osoa adierazi nahi die erasoa pairatu duten biktimei eta bere ingurukoei. 

Udalak dituen informazio eta baliabide guztiak jarri ditu erasotako emakumearen esku, baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere. 

Urnietako Udalak Indarkeia sexista kasuen aurrean erantzun publikoa protokoloa aktibatu du informazioa baloratzeko, biktimari eta bere gertukoei egokia den arreta eman ahal izateko eta beharrezkoa den koordinazioa ziurtatzeko.

Arreta egokia bideratu dela ziurtatu eta informazioa baloratu eta gero, Udalak hurrengo erabakiak hartu ditu: alde batetik, Udalaren jarrera irmoa adieraztea, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek; eta, bestetik, herritar guztiei bide bat eskaintzea, gaitzespen argi bat agertu dezaten emakumeen aurkako indarkeriaren aurka, indarkeria ez baita soilik erasoa pairatzen duten emakumeen arazoa, baizik eta gizarte guztiarena. 

Emakumeen aurkako indarkeriak erasotzaile eta biktima banakakoak ditu beti, noski, baina arazo sakon bat dauka jatorrian: emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituen ideologia. Beraz, indarkeria hori ez da ekintza bakartuen edota azalpenik gabeko gertakarien emaitza. Aitzitik, generoen gaineko aurreiritziak, gizartean aski errotuta dauden horiek dira, hain zuzen, halako ondorio larri eta tamalgarrien sortzaile.

Emakumeak desberdintasun eta menpekotasun materialeko egoera batera, bizitza prekario batera behartzen ditu gizartearen antolamenduak. Ez ditu herritar osotzat hartzen, gizonezkoen maila berean, eta ez dizkie aukera berak ematen oinarrizko eskubideen jabe izateko. Errealitate horren erakusgarri dira Euskal Herrian eraildako 110 emakume eta 11 adingabe, hilketa mota hauek zenbatzen hasi zirenetik. Aste honetan bertan, Urnietako kasuaz gain, beste 5 kasu ezagutu ditugu Espainiako Estatuan, eta horien aurkako gaitzespen irmoa ere erakusten dugu.

Urnietako Udalak ardura osoa du udalerrian bizi garen pertsona guztiok eskubide guzti-guztien jabe garela bermatzeko. Beraz, ez du atsedenik hartuko ahalegin honetan, gure bizikidetza demokratikoaren oinarriak auzitan jartzen dituen arazo sozial larri honen irtenbidea bilatu beharra baitago guztion artean. Langintza horren barruan, ezinbestekoa da adierazpide egokiak eskaintzea Urnietako herritarrei, oro har, emakumeen aurkako eraso guztiak irmotasunez gaitzetsi ditzaten.

Erasoa jasan duten emakumeek guztion laguntasuna sentitu behar dute, ikusi behar dute guztion erantzukizuna eta ardura dela haiei laguntzea, eta erasotzaileei argi eta garbi azaltzea guztion artean mugatu egingo dugula beldurra hedatzeko estrategia zital horren ahalmena, emakumeei erantzun-tresna egokiak emanez, eta gizon erasotzaileei, berriz, ekintza makur horien ondorioak ordainaraziz. 

Urnietako Udalak dei egiten die herritar guztiei indarkeria sexistaren aurka agertzera, gizarte guztiaren ardura baita.

Erasorik ez, erantzunik gabe!


URNIETAKO UDALA

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA