Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalak skateparkeko obrak Aste Santurako amaitzea aurreikusten du
2024·02·22
Urnietako Udalak jakinarazi du 2023an hasi ziren skateparkeko obrak aurreikusi bezala aurrera doazela eta aurten Aste Santurako guztiz amaituta egotea aurreikusten dela. Proiektua herritarrek aurrekontu parte-hartzaileetan egindako eskaeretatik abiatuta garatu da.
Egun, obrak instalazioen ezarpen fasean daude, argiztapena eta ur hornidura bezalako oinarrizko alderdiak barne. Elementu hauek ezinbestekoak dira skateparkeko erabiltzaileen eskakizunei erantzuten dien ingurune seguru eta funtzionala bermatzeko. Gainera, hasi dira honezkero hormigoizko malda pulituak egiten.