Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalak hartutako neurriak Covid19 kasuak nabarmen ugaritu ostean
2021·11·26
Covid 19k eragindako positiboen kasuak nabarmen ugaritu dira azken asteetan, eta egoera epidemiologikoa gero eta kezkagarriagoa da. Eusko Jaurlaritzak atzo argitaratutako azken informazio-buletinean, Urnietako 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 676,44koa zen, eta 17 positibo erregistratu dira azken hiru egunetan. Oso kopuru altua, zalantzarik gabe.
Udalak indarrean jarri dituen neurriak
Egoera horren aurrean, Udalak erabaki du prebentzio-neurri gehigarriak hartzea Eusko Jaurlaritzak ezarritakoez gain, joera negatibo hori geldiarazten saiatzeko.
Ondorengo neurriak gaur bertan sartuko dira indarrean, eta Urnietako intzidentzia-tasa 150etik beherakoa izan arte iraungo dute.
- Udal liburutegiko jarduerak eta ikasgelako zerbitzuak mahai bakoitzeko pertsona baten gehieneko mugarekin eta mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen arteko gutxienez metro eta erdiko banantzearekin mantentzen dira.
- Lekaio kultur etxeko erabilera anitzeko gela eta Sarobe arte eszenikoen zentroko espazioak erabiltzeko lagapenetan aforoa erdira mugatzen da.
- Lekaio kultur etxeko erabilera anitzeko gela eta Sarobe arte eszenikoen zentroko espazioaetan antolatutako ekitaldietan aforoa erdira mugatzen da.
- Gazte Informazio Puntuak banaka bakarrik funtzionatuko du.
- Gaztelekua, esku-hartze soziohezitzaile, psikosoziala, eta adinekoen eguneko arreta-zerbitzuak berrantolatuko dira pertsonen bilerak saihestuz.
Banakako neurriak zorroztu
Erakundeek harturiko neurriez gain, egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta arduraz jokatzea osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatuz, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.
- Txertaketa jarraibidea osatu.
- Erabili musukoa kalean 1,5 metroko distantzia bermatu ezin den kasu guztietan.
- Eskuak maiz garbitu
- 1,5 metroko distantziak errespetatu
- Saihestu pilaketak.
- Berrogeialdiak zorrotz egin.
- Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.