Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak Covid 19 positiboen igoera eteteko

.

2021·01·25


Covid 19-ak eragindako kasu positiboen kopurua igotzen joan da azken egunetan Urnietan, erkidegoko gainerako herrietan bezala, eta, ondorioz, herriaren egoera epidemiologikoa gero eta kezkagarriagoa da. Duela bi aste, urtarrilaren 11n, Urnietako 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 128,82koa zen, eta gaur, urtarrilaren 25ean, 724,75en kokatu da Urnietako tasa asteburuko 11 positiboen ostean

Udalaren neurriak urtarrilaren 26tik aurrera ezarriko dira indarrean

Horrela, Udalak neurriak hartzea erabaki du joera negatiboa iraultzeko eta egoerak okerrera egin ez dezan. Neurriak bihar sartuko dira indarrean eta Urnietak Eusko Jaurlaritzaren ebazpen ofizialetan eremu gorrian jarraitzen duen bitartean iraungo dute. Testuinguru honetan, Udalak zuhurtzia eta erantzukizun osoa eskatzen die herritarrei beste behin, eta prebentzio-neurri guztiak zorrotz betetzearen garrantzia azpimarratzen du.

Hartutako neurrien artean, parkeak erabiltzeko ordutegia murriztea dago, eta hala, arratsaldeko 20:00etatik goizeko 9:00etara itxita egongo dira. Bestalde, hemendik aurrera ezingo da udal-lokaletan ekitaldirik antolatu. Udal-ikastaroei dagokienez (kiroldegia, Sarobe, Lekaio), ez dira etengo, baina prebentzio-neurri berriak ezarriko dira, Gazte Informazio Puntuan, Gaztelekuan eta gizarte- eta hezkuntza-zerbitzuan bezala. Bertan herritarrentzako arreta-bulegoak, berriz, zerbitzua ematen jarraituko du, baina herritarrei gomendatzen zaie benetako beharrizana dagoenean bakarrik joan daitezela, garrantzi berezia ez duten gaietarako modu telematikoa eta telefono bidezko deiak lehenetsiz.

Kiroldegiak irekita jarraituko du banakako erabilerarako aurrez hitzordua eskatuta. Horretarako, Udaleko web orria eta APP erabil daitezkeela gogorarazten da. Kirol-instalazioetan jarduten duten klubek berriz, haien jarduera eten beharko dute talde semiprofesionalen salbuespenarekin.

Kultur programazioak ere segiko du, baina Eusko Jaurlaritzak emandako neurri guztiekin. Ikasgela irekita egongo da, baina mahai bakoitzean pertsona bat baino ez da egongo. Liburutegian ere irizpide bera jarraituko da eta liburuen mailegu zerbitzua ere eskainiko da.

Indarrean dauden Eusko Jaurlaritzaren neurriak

Udalaren neurriei Eusko Jaurlaritzak asteburuan iragarritako neurriak gehitu behar zaizkie, zeinak gaur sartu diren indarrean; besteak beste, EAEko udalerri guztien itxiera perimetrala eta gehienez 4 pertsona biltzea. Etxeratze aginduari dagokionez, momentuz 22:00etan mantentzen da. Araudi osoa kontsulta daiteke dekretuan.

DESKARGATU DEKRETUA

Eremu gorrian dauden udalerrietarako Eusko Jaurlaritzaren neurriak urtarrilaren 26an aplikatuko dira Urnietan

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri orokorrei eremu gorrian dauden udalerrietarako dekretatutako neurri espezifikoak gehitzen zaizkie, hau da, 500etik gorako intzidentzia metatua dutenak. Eusko Jaurlaritzak astelehenetan eta ostegunetan argitaratzen ditu udalerriei buruzko ebazpen ofizialak. Gaur eguerdian argitaratu den azkenekoan, Urnieta zerrenda horretan agertzen da. Hortaz, bihartik aurrera ostalaritzak itxi egin beharko du eta eskola-kirola bertan behera geratuko da. Gainerako neurriak dokumentu honetan kontsulta daitezke.

DESKARGATU DEKRETUA

Neurriak zorroztea

Egoerak okerrera egin ez dezan, funtsezkoa da gutako bakoitzak jokabide egokiak izatea eta osasun-agintariek adierazitako prebentzio-neurri guztiak zorrotz errespetatzea, horrek eragin zuzena baitu guztien ongizatean. Beraz, izan gaitezen arduratsuak eta zaindu gaitezen.

  • Erabili musukoa uneoro.
  • Eskuak maiz garbitu
  • 1,5 metroko distantziak errespetatu
  • Berrogeialdiak zorrotz egin.
  • Sintomarik izanez gero, deitu Urnietako osasun-zentrora: 943 00 66 80.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA