Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Udalak bere babes eta elkartasun osoa adierazten dio Patagonian istripua izan zuen Urnietako mendizalearen familiari
2023·01·21
Hainbat hedabidek atzo jakitera eman zutenez, Urnietako mendizale bat desagertuta aurkitzen da Argentinako Patagoniako Fitz Roy menditik jaisten ari zela elur-jausi batek harrapatu eta arrastaka pitzadura bateraino eraman ostean. Urnietarrarekin batera beste bi euskal mendizale zeuden. Horietako batek istriputik onik ateratzea lortu zuen eta berak eman zuen abisua.
Urnietako Udalak elkartasuna adierazten dio urnietar mendizale honen familiari eta bere laguntza eta babes osoa eskaintzen dio.
Argazkia: FEDME