Urnietako Udalak bat egiten du LGTBI kolektiboaren Nazioarteko Egunarekin
2021·06·28
Ekainak 28 LGTBI kolektiboaren Nazioarteko Eguna da. Haren helburuak genero eta sexu aniztasuna ezagutzera ematea, kolektiboaren eskubideak aitortzea eta jasaten duten diskriminazioa salatzea dira.
Urnietako Udalak bat egiten du egunarekin eta aldarrikapenarekin, eta hori islatzeko ostadarraren kolorea duten aterkiak ipini ditu eraikineko balkoietan.
Berdindu, lesbiana, gay, trans, bisexual, eta intersexualen arretarako euskal zerbitzua
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak informazio eta arreta zerbitzu publikoa eskaintzen du genero edota identitate aniztasunarekin erlazioa duten gaietarako. Berdindu, lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualei (LGTBI) eta haien ingurukoei zuzendutako zerbitzua da, eta honako hau eskaintzen die erabiltzaileei:
- Arreta, informazioa eta orientazioa sexu-orientazioari eta genero-identitateari buruzko gaietan.
- Laguntza emozionala eta soziala horietaz jabetzean.
- Sozializazio sareetarako sarbidearen orientzaioa.
- Eskubideen defentsan eta egikaritzan laguntzea eta orientatzea.
- LGTBIfobiaren eta sexu- eta genero-orientazioagatiko diskriminazioaren biktimei arreta eta laguntza ematea.
- Eusko Jaurlaritzak eskura dituen zerbitzu publikoetarako sarbideari buruzko informazioa.
- Senideentzako eta hurbilekoentzako aholkularitza.
- Familientzako laguntza taldeak.
Interesdunek informazio gehiago eskura dezakete esteka honen bidez.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.