Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Udalak 1.000 eurorainoko laguntza zuzenak emango dizkie itxi behar izan duten ostalaritza, jatetxe eta ostatu establezimenduei

.

2020·11·19


Urnietako Udalak zuzeneko dirulaguntza lerro bat eskainiko die udalerriko ostalaritza, jatetxe eta ostatu establezimendu eta zerbitzuei, sektore horiek lagundu eta bultzatzeko, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 6an argitaratutako dekretuaren bidez ateak itxi behar izan ondoren. Dekretu horren helburua Covid 19ren hedapena etetea zen, Euskadi osoan izandako positiboen igoera esponentziala dela eta.

45.000 euro bideratuko dira

Une oso zaila pasatzen ari den sektoreari laguntzeko, Udalak 45.000 euroko partida bideratuko du. Horrela, 1.000 eurorainoko zenbateko finkoa emango du establezimendu bakoitzeko. Horretarako, onuradunek baldintza batzuk bete beharko dituzte, laguntzen oinarrietan zehazten direnak. Horietan, halaber, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta onuradunek bete beharko dituzten betebeharrak zehazten dira, besteak beste.

Eskaera egiteko epea

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Data zehaztu bezain laster, Udalak horren berri emango du.

Eskabideak aurkezteko bi aukera daude:

  • Urnietako Udalaren erregistro elektronikoa: urnieta.eus
  • Bertan herritarrentzako arreta-zerbitzua.

DESKARGATU OINARRIAK ETA ESKAERA ORRIA

Eusko Jaurlaritzaren 3.000 eta 4.000 euro arteko laguntzak

Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, laguntza zuzenen lerro bat  eskaintzen du, eta horretarako 30.450.000 euroko aurrekontua bideratzen du. Kopuru horretatik, establezimendu bakoitzak 3.000 eta 4.000 euro artean jasoko ditu, langile kopuruaren arabera:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 3.000 euro
  • 4-10 langileko establezimenduak: 3.500 euro
  • 10 langiletik gorako establezimenduak: 4.000 euro

Kasu guztietan, langile guztien zenbaketan autonomoak eta soldatapekoak barne hartuko dira.

Eusko Jaurlaritzak eskaerak egiteko ezarritako epea abenduaren 10ean amaituko da

Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eskatzeko epea gaur goizean bertan ireki da eta abenduaren 10ean amaituko da.

EUSKO JAURLARITZAEN DIRULAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

x

Izan zaitez lehena herriko albisteen berri izaten

Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.

Nola instalatu PWA?

Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.

Android gailu bat baduzu, sakatu "Instalatu".

Instalatu Ez instalatu

x

Jakinarazpenak

Gailuaren jakinarazpenak aktibatu nahi dituzu azken berriak jasotzeko?

Bai Ez, mila ezker

x

Jakinarazpenak blokeatuta daude

Desblokeatu itzazu jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Itxi