Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketaren sariak eman gabe geratu dira

.

2021·11·24


Urnietako Udalak, 2022. urteko egutegia osatzeko, argazki lehiaketa bat antolatu zuen, azaleko irudia eta hilabete bakoitzerako erabili beharreko argazkiak aukeratzeko. 
 
Aurten, Udala Berdintasunerako III. Plana eratzeko prozesua garatzen ari dela kontuan hartuta, egutegirako gaia  berdintasuna izatea erabaki zen, Urnietan emakumezkoen eta gizonezkoen artean Berdintasuna islatzen duten eguneroko egoerak plazaratzeko asmoz.
 
Azaroaren 5a izan zen argazkiak aurkezteko azken eguna eta ahalbideturiko epean 32 argazki jaso ziren. Horietatik 17k soilik bete dute lehiaketaren oinarrietan eskatzen zen erresoluzioa, 300ppp, hain zuzen. Eta irizpide teknikoak betetzen dituzten 17 argazki horietatik, 2022ko egutegia osatzeko soilik 6 argazki aukeratu ditu epaimahaiak balizko gisa, genero berdintasun gaia lantzen dutelako. 

Egoera horren aurrean epaimahaiak aho batez erabaki du bertan behera uztea 2022ko egutegia, ez direlako egutegia osatzeko behar ziren baldintzak betetzen zituzten argazkiak hautatu. 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA