Urnietako Udal Antzerki Tailerrean parte hartzeko matrikulazioa arazoak 8-19 bitartean
2021·11·05
Antzerkigintzaren munduan barneratu nahi dutenek Urnietako Udal Antzerki tailerrean parte hartzeko aukera izango dute aurten ere. Mikel Agirregomezkortaren eskutik antzerki muntaketa baten praktikan murgilduko dira parte hartzen duten pertsonak. Formakuntzak eta praktikak eskainiko dira egiazko esperientziatik eta ikuskizuna plazaratzerako bidaia egingo dute ikasturtea estreinaldi batekin amaituko delarik.
- Nori zuzendua: 18 urtetik gorako pertsonei
- Noiz: ostiralero 18:30-20:30 + ikuskizunaren muntaia 2 astez ekainean
- Non: Saroben
- Ikastaurte hasiera eta amaiera: azaroak 26 – ekainak 19
Izena eman azaroak 8-19 bitartean
Matrikukalzio epea hurrengo astelehenean irekiko da, azaroaren 8an eta interesa duten pertsonek azaroaren 19 arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako ondorengo aukerak daude:
- Saroben: astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-18:00
- Izen emate orria bete eta sarobe@urnieta.eus helbidera bidalita
DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA
Edozein zalantza izanez gero Sarobeko bulegora dei daiteke: 943 00 80 42