Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako ondarea balorean jarriz

.

2023·02·28


Urnietako Udalak lanean jarraitzen du udalerria ezagutzera emateko eta herrian turismoa sustatzeko helburuz. Era berean, herriaren ondareari balioa eman nahi dio, gure iraganaren, kulturaren eta herri gisa dugun nortasunaren parte baita. Horretarako, identifikazio eta sailkapen lan sakona egin da, Udalaren web orriko “Turismoa” atalean islatzen dena.

Urnietari buruzko era guztietako informazioa duten atalak aurki daitezke bertan modu argi, erraz, bisual eta didaktikoan. Urnietarrentzat eta udalerria bisitatzera datozen pertsonentzat interesgarria izango da.

Jateko, lo egiteko edota edozein eratako erosketak egiteko lekuak kontsulta daitezke bertan. Herrian ikus eta egin daitezkeen gauzak ere zehazten dira, eraikin esanguratsuenei buruzko informazioa ematen da, eta, halaber, eskuragarri daude gure ibilbideen eta mendi ederren argibideak.

Bestalde, Urnietako historiaren eta ondarearen erreferentziak aurki daitezke. Azken atal honetan, etxeei, ermitei, eskulturei, elurzuloei, karobiei, Oindi-Mandoegi estazio megalitikoari edo Donejakue bideko monumentu-multzoari buruzko azalpenak daude ikusgai.

Plakak

Era berean, duela gutxi, metalezko plakak jarri dira herriguneko leku enblematikoenetako batzuetan, eta horiei buruzko informazioa ematen da berauetan. Informazio horri esker, udalerrira hurbiltzen diren pertsonek haien historiaren berri izango dute. Plakak Azkorte ermitan, Plazido Muxika plazan, Zaldundegin, Udaletxean, Santa Leokadia ermitan, San Migel elizan eta Lourdes Iriondo monolitoan daude, besteak beste.

Plaka horiekin batera lau hizkuntzatako QR kodeak daude (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), lekuari buruzko xehetasun gehiago jaso edo informazioa beste hizkuntza batean irakurri nahi dutenentzat.

Horretaz guztiaz gain, aurten, hainbat elurzulo eta karobi zaharberritzeko asmoa dago, eta etorkizunean ere Urnietako ondarea zaintzeko, kontserbatzeko eta ezagutarazteko neurriak hartzen segiko du Udalak.

TURISMO ATALA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA