Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia lantzeko saioa egingo da otsailaren 7an, 15:00etan, Saroben

.

2022·02·04


Urnietako Udalak Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia (MIPB / PERCO) osatzeko prozesua garatzen jarraitzen du Ikertalde enpresaren laguntzarekin eta “On Bizi” merkatarien elkartearen kolaborazio aktibo eta zuzenarekin.

Planaren lanketa ekintza parte hartzaileen bidez egiten ari. Inkestak burutu zaizkie herritarrei telefonoz eta kalean. Halaber, herriko eskaintza aztertu da merkatariekin.

Bilera irekia merkatarientzat otsailaren 7an

Orain arte egindako lana eta bildutako datuak partekatzeko asmoz lan saio bat gauzatuko da hurrengo astelehenean. Bertan, plana osatzeko ekarpenak egiteko aukera ere izango da. Era berean, aurrerantzean jarraitu beharreko pausoen berri emango da.

  • Eguna: otsailak 7
  • Ordua: 15:00
  • Lekua: Sarobe

Bilera herriko merkatari guztiei zuzendua dago, eta, beraz, Udalak merkatari guztiak lan saioan parte hartzera eta ekarpenak egitera animatzen ditu plana ahalik eta aberatsena izan dadin.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA