Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietako intzidentzia metatuak altua izaten jarraitzen du eta Udalaren neurriek indarrean segitzen dute

.

2021·02·05


Urnietak eremu gorrian sartuta jarraitzen du, izan ere, 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 789,19koa da. Hori da hain zuzen, Euskoa Jaurlaritzak gaur eguerdian argitaratu duen txosteneko azken datua.

Egoera kezkagarria

Tasa horrek denbora jakin batean (14 egun) gaixotzen diren pertsonen proportzioa adierazten du. Alderaketa 100.000 biztanle dituen eremu batekin egiten da, horrek esan nahi du, Urnietak 100.000 biztanle izango balitu, azken 14 egun hauetan 789,18 positibo izango liratekeela herrian, baina Urnietak 6.000 biztanle pasatxo dituenez, 49 positibo izan dira herrian epe horretan.

Jaurlaritzak argitaratzen dituen txostenetan azaltzen den beste adierazleetako bat ID tasa izan ohi da. Urnietak gaur duen ID tasa 0,89koa da. ID tasak gaurko 14 eguneko inzidentzia metatuaren tasa duela astebeteko 14 eguneko inzidentzia metatuaren tasarekin konparatzen du. Tasen arrazoiaren balioa 1en azpitik dagoenean inzidentzia tasak behera egin duela esan nahi du.

Udalaren neurriak indarrean

Azken asteetako positiboen gorakada ikusita, joera negatibo hori eteten saiatzeko Udalak neurriak hartzea erabaki zuen. Neurri horiek urtarrilaren 26an jarri ziren indarrean eta Urnietak Eusko Jaurlaritzaren ebazpen ofizialetan eremu gorrian jarraitzen duen bitartean iraungo dute.

Egoera epidemiologikoa kezkagarria da, eta beraz, Udalak arduratsu izateko eta prebentzio neurriak eta arauak zorrotz betetzeko eskatzen die herritarrei.

UDALAREN NEURRIAK

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA