Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako industriaguneetara banda zabal ultralasterra eramateko diru-laguntzen programa

.

2021·03·16


SPRIk diru-laguntza lerro bat aterako du aurten industriaguneetan banda zabala zabaltzeko. Laguntzak Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskadiko enpresa eta industria jardueraren lehiakortasuna hobetzeko bultzatzen dituzten proiektuen barruan sartzen dira.

Urnietako Udala jakitun da interneterako sarbide ona izatea ezinbestekoa dela udalerriko industria sarearen garapenean, eta, horregatik, prozesu honetan laguntzeko prest dago.

Otsailaren 26an aurkezpen bilera telematiko bat antolatu zen proiektua zertan datzan azaltzeko. Bertan, Leyre Madariagak, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaria, eta Iñaki Suarezek, SPRIko Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria, herriko enpresen esku egongo diren diru-laguntzei buruzko informazio zehatza eman zuten.

Bilera presentzialak

Hurrengo pausoa, interesatutako enpresekin bilera presentzialak antolatzea da. Industriagune bakoitzeko bilera bana egingo da ondorengo egun eta orduetan:

Ergoien industriaguneko enpresekin bilera:

  • Noiz: martxoaren 26an, 12:00etan
  • Non: Lekaio kultur etxean

Erratzu industriaguneko enpresekin bilera:

  • Noiz: martxoaren 26an, 13:30ean
  • Non: Lekaio kultur etxean

Bertaratzeko asmoa dutenek, hirigintza@urnieta.eus helbidean jakinarazi beharko dute aurretik.

Bestalde, informazio gehiago nahi izanez gero, Urnietako Udalaren webguneko ondorengo atalean topa daiteke: www.urnieta.eus/bandazabala


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA