Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Frontoiko taberna-jatetxea alokatzeko eskaintzak aurkezteko epea ireki da eta maiatzaren 19an amaituko da

.

2021·05·04


Urnietako Udalak Frontoiko taberna-jatetxea alokatzeko aukera eskainiko du lehiaketa bidez. Horretarako, interesa dutenek maiatzaren 19 arte dute eskaintzak aurkezteko epea.

Kontratuaren iraupena

Kontratuak 10 urteko iraupena izango du, luzatzek aukerarik gabe.

Taberna alokatzeko ordaindu beharreko kantitatea

Lizitatzaileek kuota bat ordaindu beharko diote Udalari hilabetero. Diru kopuru hori 127 euro + BEZa izango da gutxienez. Kopuru hori gorantz hobetu ahal izango dute lizitatzaileek beraien eskaintzetan. Zenbat eta altuagoa izan eskaintza orduan eta puntu gehiago eskuratuko dira.

Lehiaketa irabazten duenak ezarri beharreko bermea

Bi hileko errenta, BEZa barne. 

Bertanen urkeztu beharreko dokumentazioa

Eskatzen de dokumentazioa Bertan herritarren arretarako bulegoean aurkeztu beharko da 3 sobretan.

  1. Kontratatzeko gaitasuna eta kaudimena: dokumentazio administratiboa.
  2. Balio-judizio baten mendeko irizpideak: ekipamenduan eta altzarietan inbertitzeko proiektua.
  3. Eskaintza ekonomikoa: zenbateko ekonomikoa.

Taberna-jatetxea nori alokatu erabakitzeko irizpideak

Eskatzen diren baldintzak bete eta dokumentazioa guztia epe barruan aurkezten duten hautagaietatik ondorengo irizpideetan puntuazio handiena lortzen duenari esleituko zaio taberna jatetxea:

  • Eskainitako errenta (90 puntu). 
  • Inbertsioak ekipamenduan eta altzarian (10 puntu).

Eskaintzak aurkezteko hainbat baldintza bete beharko dira. 

Ekonomikoak

  • Lizitatzaileek jardueraren erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko dute gutxienez 600.000 euroko balioarekin, edo, bestela, poliza hori kontratatzeko konpromisoa, lizitazio honen esleipendun gertatzen badira. Esleipendunak kontratatu egingo du aseguru hori, eta bere kargura izango du prestazio-aldian eta berme-epean.
  • Finantza-erakunde, banku edo aurrezki-kutxa baten txostena, lizitatzailearen ekonomia- eta finantza-kaudimena egiaztatzen duena, honako hau adieraziz: "Ezagutu egiten du eta ohiko bezeroa da, eta bere betebeharrekin erantzuten du".

Teknikoak

  • Azken hiru urteetan gutxienez bi urteko esperientzia izatea ostalaritzaren sektorean. Kontratista enpresaburu sortu berria denean, hau da, bost urte baino gutxiagoko antzinatasuna duenean, kaudimen teknikoa egiaztatzeko, kontratuan parte hartzen duten langile teknikoak edo enpresan integratuta dauden edo ez dauden unitate teknikoak adieraziko dira, bereziki kalitate-kontrolaz arduratzen direnak. Azken kasu horretan, gutxienez urtebeteko esperientzia egiaztatu beharko da ostalaritzaren sektorean.

Horretaz gain kontratuak zenbait betebehar izango ditu. Ondorengoak, besteak beste:

  • Jendaurreko langileek ahozko euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko dute. Hizkuntza-gaitasun hori egiaztatzeko, ziurtagiriak aurkeztu beharko dira (administrazioaren, Hizkuntza Eskola Ofizialaren edo Hezkuntza Sailaren ziurtagiri normalizatuak), edo Udalak berariaz deitutako azterketak.
  • Sukaldeko eta tabernako jarduerak egiten dituzten langileek elikagaiak manipulatzeko baimena izan beharko dute. Horretarako, dagozkion baimenen kopia aurkeztu beharko zaio Udalari.

Zalantzak argitzeko udalera deitu

Oinarrietan bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ondo begiratzeko gomendioa luzatzen da Udaletik. Eta Edozein zalantza izanez gero Udalere dei daiteke.

  • 943 00 80 00

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.