Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Euskaraldiaren Batzordea sortzeko bilera irekia urriaren 13an, 18:30ean, Lekaion

.

2022·10·06


Herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimena da Euskaraldia. Aurten, hirugarren edizioa gauzatuko da azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean “hitzez ekiteko garaia” lelopean.

Bilera irekia

Urnietarrok ere parte hartuko dugu Euskaraldian eta ekimenaren gaineko informazioa emateko, proposamenak jasotzeko eta Urnietako Euskaraldiaren batzordea sortzeko bilera ireki bat gauzatuko da hurrengo ostegunean Lekaio kultur etxean.

  • Eguna: urriak 13
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxeko areto nagusia

Euskara bultzatzeko nahia duten herritarrak bilerara joatera eta ekarpenak egitera animatu nahi dira.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA