Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Urnietako Eskultura Lehiaketa zaintzaren arloan emakumeek egindako lana aitortzeko
2022·04·19
Urnietako Udalak Urnietako Eskultura Lehiaketa jarri du abian. Lehiaketaren gaia “Emakumeei aitortza zaintzen eremuan egindako lanarengatik” da, izan ere, historian zehar lan hori ikusezin bihurtua eta gutxietsia izan baita.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek 18 urte beteta izan beharko dituzte, eta lan bakarra aurkeztu ahal izango dute, originala, argitaratu gabea eta beste lehiaketa batean saritua izan ez dena. Era berean, erabilitako materialek erresistenteak izan beharko dute agente atmosferikoen jarduerarekiko, Zaldundegi plazaren goiko eremuan jarriko baita eskultura.
Uztailaren 15a, azken eguna
Lehiaketa zabalik dago eta lanak Urnietako Udaleko Bertan bulegoan aurkezteko azken eguna uztailaren 15a izango da.
2 fase
Lehiaketak bi fase izango ditu. Lehenengoan, epaimahaiak gehienez 3 proposamen aukeratuko ditu aurkeztutako guztien artean, sormena, originaltasuna eta kalitate-irizpideak aintzat hartuta. Bigarren fasean berriz, urnietarrak izango dira epaimahaiak hautatutako aukeren artean botoa emango dutenak.
Sariak
Eskultura irabazlearen sortzaileak 6.000 euroko saria jasoko du (BEZa barne), eta zenbateko horren barruan sartuko da eskultura gauzatzea.
Lehiaketaren oinarriak
Lehiaketari buruzko informazio guztia lehiaketaren oinarrietan dago eskuragarri.