Urnietako Emakumeen* Jabekuntza Eskolaren tailer orokorretan izena emateko epea martxoaren 13 arte luzatu da
2022·03·10
Udalerriko *emakumeen ahalduntze-prozesuak bultzatzen jarraitzeko asmoz, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udaberriko programazioa jarriko du abian *emakumeentzat.
Udaberri honetan, maitasun erromantikoaren dekonstrukzioa eta patriarkatuak baldintzatutako harreman sozio-afektiboak gai nagusiak izango dira planteatutako proposamenen barruan. Hori lantzeko, martxoa eta ekaina bitartean luzatuko den eskola, inaugurazio ekitaldi bat, hiru tailer (talde dinamikak, arte terapia eta emakumeen arteko loturak sakontzeko espazioak), bi zineforum eta amaierako ekitaldi bat izango dira.
Izen-ematea martxoaren 13 arte
Tailer orokorretarako izen-emateak martxoaren 2an ireki ziren eta martxoaren 13 arte luzatzea erabaki da.
Online eta aurrez aurre gauzatu daiteke izen ematea:
- Online: https://www.urnieta.eus/eu/emakumeentzako-jabekuntza-eskola
- Aurrez aurrekoa: Bertan eta Gazte Informazio Puntua
Ondorengoak dira eskaintzen diren 3 tailer orokorrak.
- Berdintasunesko lotura afektiboak: Pepa Bojok dinamizatuta.
- Sareak josten (transmutar): Espazio Lunarrak dinamizatuta.
- Arteterapia: Espazio lunarrak dinamizatuta.
Zaintza zerbitzua
Eskolako jarduerek zaintza-zerbitzua ere izango dute, baina zerbitzu hori eskatu egin beharko da izena emateko edo gonbidapena lortzeko orduan, 15 eguneko aurreikuspenarekin.