Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Emakumeen eta Gizonen III Berdintasun Plana osatu da, bide horretan sakontzen jarraitzeko

.

2022·02·08


Urnietako Udalak urteak daramatza emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politikak bultzatzen eta konpromiso horri jarraiki, hurrengo urteetan gidalerro izango den III. Berdintasun Plana onartu berri du. Plan hau 4 urtez egongo da indarrean (2021-2025).

Dinamika parte hartzailea oinarri

Plana osatzeko lanketa sakona burutu da Luke Goñi Urnietako Udaleko Berdintasun saileko zinegotziak azaldu duen moduan: “lehenik, bigarren plana eta azken urteetako lana ebaluatu ziren zein puntutan gauden ikusteko eta lortutako emaitzak ezagutzeko. Ateratako ondorioak oinarri hartuta eta baldintza berriak kontuan edukita, etorkizuneko beharrak eta erronkak identifikatu ziren gero”.

Prozesu horretan guztian berebiziko garrantzia izan dute dinamika parte hartzaileek Goñiren esanetan, izan ere, “berdintasun politikek eta planak urnietar guztiei eragingo dietela aintzat hartuta, herriko eragile desberdinen lankidetza eta inplikazioa bilatu da haien ikuspuntuak ezagutzeko eta barneratzeko”. Hala, herriko elkarteetako ordezkariek, Udaleko teknikariek zein alderdi desberdinetako kideek egindako ekarpenak jaso dira, plana ahalik eta anitzena, osoena eta aberasgarriena izan dadin. Era berean, Elhuyarren aholkularitzarekin eta laguntzarekin kontatu da.

Lehentasunak

Planak ekintza konkretuak zehazteaz gain, lanerako marko oso bati egiten dio erreferentzia, eta horren baitan hainbat lehentasun ditu.

  • Bizitzen zaintza: zaintzei dagokien lekua eman, zaintzen garrantzia aitortu eta herri bezala zaintza-lanen berrantolaketa modu justuagoan eta orekatuagoan egiteko bidea abiatzea. 
  • Balio-aldaketa, berdintasunerantz: sentsibilizazioa, kontzientziazioa eta hezkidetza indartzea. Horretarako lanketa bereziak egingo dira. Izan ere, herritar guztiek baldin badute gizarte desberdinkerien berri eta horien inguruko gogoeta egin badute, errazagoa izango da pixkanaka aldaketak egiten joatea.
  • Gazteengana gerturatzea: berdintasun baloreak ardatz dituen gizartea izateko ezinbestekoa da azpimarra oinarrian jartzea, eta, hala, gazteengana gerturatzeko saiakera berezia egingo da.

Urnieta gero eta berdinzaleagoa

Goñi pozik agertu da planaren emaitzarekin. Bere hitzetan “gizarteko alor guztietan genero ikuspegia txertatzen joan behar dugu berdintasunarekiko konpromezua indartuz”.  Zentzu horretan berretsi egin du Udalak berdintasun politikekiko duen konpromezu irmoa: “bide horretan sakontzeko kontratatu genuen aurreko urtean berdintasun teknikaria eta plan hau ere ezinbesteko lan tresna izango da aurrerapausoak ematen jarraitzeko. Azken urteetan urrats dezente eman ditugun arren, lan asko geratzen da egiteke eta pausoak ematen jarraitu beharra dago” zehaztu du.

Bestalde, gizartearen eta bereziki urnietarren konpromezua eta laguntza eskatu du berdintasun politikek eragin erreala izan dezaten eta emaitzak eman ditzaten: “ezinbestekoa da guztion inplikazioa”. Halaber, esker oneko hitzak izan ditu planaren osaketan parte hartu duten eta ekarpenak egin dituzten pertsona guztientzat: “zuei esker Urnietaren egoerara eta testuingurura egokituriko plana osatu dugu”.

Planaren zabalpena egiteko oinarrizko informazioa duten liburuxka batzuk banatuko ditu Udalak herriko etxe guztietara. Halaber, hainbat herritarren parte hartzea izan duen bideo bat argitaratuko da. Bestalde, plana ikusgai dago osotasunean Urnietako Udalaren webgunean.

DESKARGATU PLANA HEMEN

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA