Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko prozesua martxan

.

2021·03·11


Urnietako Udalak urteak daramatza berdintasun politikak garatzen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean urrats sendoak ematen jarraitzeko. Norabide horretan sakontzeko Berdintasunerako II. Plana izan du bide-orri azken urteetan. Plan horren indarraldia amaitu berri da, eta orain, “hurrengo urteetarako gidalerro izango den III.  Berdintasun Plana diseinatzea da asmoa” azaldu du Luke Goñi Urnietako Udaleko Berdintasunerako zinegotziak.

II. Berdintasun Planaren ebaluazioa

Lanketa hori egiteko abiapuntua bigarren plana eta azken urteetako lana ebaluatzea izango da: “zein puntutan gauden ikusi nahi dugu, neurrien ezarpen maila eta lortutako emaitzak ezagutu nahi ditugu, eta baita, etorkizunari begira ditugun beharrak eta erronkak identifikatu ere hemendik aurrerako bidea behar bezala marrazteko” kontatu du Goñik.

Herri osoaren parte hartzea

Berdintasun politikek eta planak berak Urnietako herritar guztiei eragingo diete, eta horrenbestez, ahalik eta pertsona gehienen iritzi eta ekarpenak jaso nahi dira: “ikuspegi teknikoa, politikoa eta komunitarioa barneratu nahi ditugu planean” azpimarratu du Goñik.

Hala, herritar guztiei irekita egongo diren lan saioak eta taldeko elkarrizketa desberdinak gauzatuko dira: “banakako herritarrak, herriko elkarte eta eragile desberdinak, udal teknikariak eta ordezkari politikoak inplikatu nahi ditugu prozesu honetan” zehaztu du Goñik, eta gaineratu du, guztien laguntza eta parte hartzea eskatu nahi dituela, “azken finean, helburua ahalik eta ikuspegi gehien jasotzea baita, berdintasun arloan herriaren argazkirik ahalik eta errealena egiteko”.

Prozesu hau aurrera eramateko Elhuyarrekin elkarlanean jardungo du Udalak, beharrezko aholkularitza tekniko eta metodologikoa jasotzeko. Aurrez aipatu moduan, lanketa hori guztia aurrera eramateko hitzordu desberdinak ezarriko dira, eta zehazten joaten diren heinean Udalak horien gaineko informazio zehatza emango du.

Berdintasun teknikaria

Bestalde, nabarmendu behar da Berdintasunerako eta zeharkako gaietarako teknikariaren lanpostua sortuko duela aurten Urnietako Udalak. Hain zuzen, teknikari hori ahalik eta azkarren kontratatzeko konpromisoa adierazi zen martxoaren 4an ospaturiko udalbatzarrean, non horretarako aurretik eman beharreko pausoetako bat eman zen Udalean ordezkaritza duten hiru alderdien arteko adostasunarekin, erakundeko lanpostuen zerrenda aldatzea, hain zuzen.

Goñik Berdintasun teknikariaren kontratazioarekin alor honetan beste aurrerapauso kualitatibo bat emango dela goraipatu du: “Plana bera garatzeko eta aurrera eramateko orduan laguntza handia eskainiko digu gai honetan aditua den teknikari bat Udalean izateak”.

Halaber, egunerokoan egiten diren politika eta ekintzetan genero ikuspegia barneratzen jarraitzeko oinarrizko figura izango dela azaldu du, baita Udalaren, herriko eragileen eta emakumeen arteko zubiak indartzeko eta sareak elikatzeko ere.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.