Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Urnietako Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko bidean herritarren ekarpenak jasotzeko saioa ekainaren 2an

.

2021·05·18


Urnietako Udalak urteak daramatza berdintasun politikak garatzen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bidean urrats sendoak ematen jarraitzeko. Norabide horretan sakontzeko Berdintasunerako II. Plana izan du bide-orri azken urteetan. Plan horren indarraldia amaitu berri da, eta orain, hurrengo urteetarako gidalerro izango den III.  Berdintasun Plana diseinatzeko lanean ari da. Horretarako, bigarren plana eta azken urteetako lana ebaluatuko dira eta etorkizuneko erronkak identifikatuko dira.

Parte hartze prozesua

Aipaturiko guztia aurrera eramateko prozesu parte hartzaile bat jarri du abian Udalak Elhuyarren laguntzarekin. Hasteko, ordezkari politikoei prozesuaren berri emateko eta haien ekarpenak jasotzeko saio bat egin zen. Ondoren, udaleko sail desberdinetako teknikariekin galdetegi bat eta elkarrizketa erronda bat egin ziren sail bakoitzaren egoera ezagutzeko.
Horren ostean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorrean, feminismoaren alorrean zein indarkeria matxistaren esparruan zeresana duten hainbat kolektibo edota pertsona-talde ezberdinekin hitzorduak egin dira talde-elkarrizketak burutuz eta beraien ikuspegiak jasoz.
Prozesuaren fase hau borobiltzeko, gaian interesa duen herritar orori zein herriko elkarte guztiei irekitako saio bat antolatuko da, herriko errealitatearen alderdi ezberdinak aztertu eta lehentasunezko erronkak identifikatzeko. Saioa ekainaren 2an izango Lekaio kultur etxean eta Udalak herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Bertan, parte hartzeko dinamika desberdinak egingo dira bertaraturikoen ekarpenak eta ikuspegiak jaso ahal izateko. 

  • Eguna: ekainak 2
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea

Asistentzia baieztatzea ezinbestekoa

Hartu beharreko segurtasun neurriak bermatzeko ezinbestekoa da aldez aurretik asistentzia konfirmatzea erregistro orri bat betez. Bi aukera daude horretarako:

  • Udalaren webgunean edo APP-an online.
  • Bertan herritarren arretarako zerbitzuan.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 31 izango da, eta Covid 19-a dela eta, espazioaren edukiera 40 pertsonetara mugatuko da.

IZENA EMAN ONLINE

Bestalde, zalantzaren bat izanez gero idatzi edo deitu ondorengo helbidera edo telefono zenbakira:

  • berdintasuna@urnieta.eus
  • 943 00 83 49

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA