Urnietako ahozko ondarean sakonduz
2021·02·25
Urnietako Udalak herriko ahozko ondarea jasotzeko, antolatzeko, gordetzeko eta zabaltzeko lanean dihardu azken urteetan Badihardugu euskara elkartearekin batera. Elkarlan honen bidez, Urnietako jatorrizko euskara biltzea eta herriko ondare tradizionalaren transmisioa (tradizioa, errituak, lanbide tradizionala…) bermatzea da xedea, gure herriaren nortasunaren eta historiaren parte diren bizipenak bilduz. Era berean, azken belaunaldietan ahozko transmisioan eman den eten nabarmenari aurre egin nahi zaio.
Horretarako, herriko hainbat adineko pertsona elkarrizketatu ostean, bilduriko material guztia antolatu eta katalogatu eta gero, herritarren eskura jarri ziren edukiak Ahotsak webgunearen barruan 2011.urtean. Harrezkeroztik materiala jasotzen eta eguneratzen jarraitu da, eta 2020an, ondorengo 7 hiztunen grabazioak kodifikatu dira: Tomas Miner, Juan Bautista Miner, Mikel Arrieta, Antonio Garmendia, Jose Altuna, Ainhoa Olano eta Ibon Egaña.
Eduki mamitsua
Urte hauetan gauzaturiko lanari esker, Urnietako 38 hizlari daude katalogatuta webgunearen barruan, haien kontakizunak jasotzen dituzten 38 zintekin. Horretaz gain, 156 transkripzio topatu daitezke, eta baita, 860 bideo-pasarte ikusi ere. Beraz, Urnietako ahozko artxibo txukuna osatu dela esan daiteke.
Antolaketa argia
Ahotsak webgunearen barruan Urnietako atalean sartzen denak informazio mamitsua topatuko du modu erraz batean antolatuta. 38 hizlariak zerrendatuta agertzen dira eta pertsona bakoitzaren atal konkretura joanda, pertsona jakin horren argazkia eta biografiarekin batera, pasarte desberdinak gaika sailkatuta daude: gerra garaiak, baserriko lana, sendabelarren erabilera, eskola, eguraldia lehen eta orain, joskintza, familia, festak, eta txisteak, besteak beste.
Beraz, interesa duen orok gure herriarekin loturiko pasarte interesgarriak ezagutzeko aukera paregabea du hainbat urnietarren kontaketen bidez.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.