Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnietak Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du

.

2021·09·10


Gaur eguerdian aurkeztu da Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioa, eta bertan izan da David Rosco, Urnietako Udaleko gizarte-sustapeneko eta garapen pertsonaleko zinegotzia, gure udalerriak ere parte hartuko baitu jardunaldi horietan.

Ondarearen Europako jardunaldiek ondarea pertsona guztiei zabaltzea dute helburu. Kultura ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta hura osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri. Horregatik da hain garrantzitsua komunitateek beren kultura ondarerako sarbidea izatea.

2021eko edizioko jarduerek irisgarritasunean eta ondarearen inklusioan jartzen dute arreta, kulturaren irisgarritasun unibertsalerantz aurrera egiteko helburuarekin, kontuan izanik edizio honetan landu diren gakoek eta balioek jarraipena izango dutela eta etorkizunean gure ondarea hedatzeko moduan txertatuko direla.

Kulturen arteko topaketa

Jardunaldi horien barruan Urnietan egingo den jarduerari dagokionez, urriaren 16an izango dela aurreratzen dugu. Gastronomia eta tradizioak partekatuko dituen kulturarteko topaketa izango da.

Datozen asteetan emango dira ekitaldiaren inguruko xehetasun guztiak.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA