Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Urnietak festa giroan jarraitzen du

.

2023·10·02


Sanmielak igaro diren arren, Urnietak jai-giroan murgilduta jarraitzen du, izan ere, Xoxokako festak hasi dira gaur eta ospakizunek hilaren 8ra arte irango dute. 

Lehen egunean herri kirolez, Amets Arzallus eta Andoni Egañak giroturiko bazkariaz eta Xoxokako eskolan egingo den afariaz gozatu ahalko da. Astearte arratsaldean idi dema egongo da eta ostegunean zahagi-ardoa eta gau sorpresa.

Asteburuan pilatuko dira ekintza gehienak. Ostiralean, Xoxokako gazteen arteko apustua izango da ikusgai arratsaldeko 18:00etan. Ondoren, bertso afaria egongo da plazan Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolarien eskutik eta parranda gogoa dutenek gaupasa egiteko aukera izango dute Albabarrunarekin.

Larunbateko lehen ekintza Xoxokako eskolan antolaturiko hamaiketakoa izango da 11:30ean. Ordu berean haurrentzako gaztelu puzgarriak ere jarriko dira eta 12:30ean berriz, pentatloi ikuskizuna. Arratsaldean mus azkarreko txapelketa, Xoxokako Putt txapelketa, Gorriti eta bere animaliak eta toka eta karabina txapelketa egongo dira. 20:30ean Betizua dastatzeko aukera izango da eta egunari amaiera emateko Laiotz taldearen eta DJ Fresa Morangoren erritmoan dantzatu ahalko da.

Jaietako azken egunean Egape Dantza taldearen erakustaldia izango da 12:30ean. 17:30ean berriz, auzoko gazteen arteko herri kirol lehiaketa jokatuko da. Ondoren, auzoko sagardogileen sagardoa dastatzeko aukera eskainiko da, eta, azkenik, 20:30ean amaiera emango zaie festei.

Autobus zerbitzua

Xoxokako festetara bertaratu nahi dutenentzat doako autobus zerbitzua eskainiko da urriaren 6an eta 7an. Autobus geltokia Elkarteen Etxearen ondoko biribilgunean egongo da eta ordutegiak ondorengoak izango dira:

  • Urriak 6: Urnieta - Xoxoka 17:45, 20:00 eta 00:45
  • Urriak 6: Xoxoka - Urnieta 20:30, 01:00, 04:00 eta 06:30
  • Urriak 7: Urnieta - Xoxoka 16:30, 20:00 eta 00:45
  • Urriak 7: Xoxoka - Urnieta 20:30, 01:00, 05:30 eta 08:30

Argazkia: Aiurri

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA