Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Urnietak energia berriztagarrien ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko du plaka fotovoltaikoen bidez

.

2022·03·10


Urnietako Udalak proiektu pilotu berritzaile bat sustatuko du, jasangarritasun energetikoari laguntzeko balioko duena, plaka fotovoltaikoen bidez energia berriztagarriaren ekoizpena eta kontsumoa sustatuz.

Horretarako, Urnietako Tokiko Energia Elkartea sortu berri da, Edinor enpresaren eskutik, otsailaren 11n egindako osoko bilkuran eraketa aho batez onartu ondoren. Sinadura ekitaldian Juan Diego Edinorreko ordezkaria, Jorge Segurado Urnietako alkatea eta Herme Gonzalez PSE-EE-ko zinegotzia egon ziren. Proiektu hau sozialisten proposamen batetik sortu da, gerora Udaleko Gobernu Taldearekin landu dena eta Udalean ordezkatuta dauden talde guztiekin adostu dena.

Garapen jasangarriko helburuekin bat datorren hornidura elektrikoa

Ekimen honen oinarria herritarrak erdigunean jartzea da, trantsizio energetikoarekin eta banatutako energiaren bidezko garapen iraunkorraren helburuekin bat datorren hornidura elektrikoaren eredu berri bat bultzatuz. Horrela, ingurumenarekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotutako onurak lortuko lirateke partaideentzat.

Energia hori garbia da, funtsean hiri-eremuan erraz integratzen diren plaka fotovoltaikoak erabiltzen dituelako. Eraginkorra da, kontsumitzen den lekutik gertu sortzen baita, garraio eta banaketa galerak murriztuz. Aurrezten laguntzen du, tokiko instalazioetan ekoitzitako energia garraioko bidesariagatiko tasetatik salbuetsita dagoelako eta merkaturatze kosturik ez dakarrelako. Era berean, energia sistema jasangarriagoa garatzen du, energia berriztagarriaren ekoizpena areagotzen duelako, energia iturriak dibertsifikatzen dituelako eta azken kontsumitzaileei autonomia handiagoa ematen dielako.

Premisa horien guztien pean sortu da Urnietako energia komunitatea, zeinak esperientzia pilotu bat egingo baitu ezaugarri onenak dituzten bi eraikin hautatuz, gero eskariaren arabera handitu ahal izateko. Azken finean, Urnietako Udalak autokontsumorako eta hiri-ingurunean energia garbien eta lokalen kontsumo partekaturako sarbidea erraztuko die herritarrei, instalazio fotovoltaikoak beren etxebizitzetara hurbilduz eta kontsumoan eraginkortasun energetikoa bultzatuko duen kultura garatuz.

Proiektua aurrera ateratzeko ezinbestekoa da urnietarrek parte hartzea, eta horretarako Udala informazio zehatzagoa ematen joango da.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA