Aplikazio habiaratuak
Albisteak
2024·02·26
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Urnietako Udalak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin duen konpromisoa berresten du, martxoaren 8aren inguruan, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA, egingo diren hainbat ekitaldi programatuz.
Martxoaren 8rako programatutako ekitaldiak:
MARTXOAK 8
- Isabel Agirresaroberen eskutik ahozko tradiziozko ipuin kontaketa euskaraz DBH1eko ikasleentza. EGAPE eta MAGALE eskolekin lankidetzan
- Elkarretaratzea 18:00tan San Juan Plazan. Elebitan. Itxiera musikatua Lurdes Iriondo Udal musika eskolako ikasleen eskutik.
MARTXOAK 4-8
Honako ekitaldiak antolatuko dira Gaztelekuan euskaraz:
- Martxoak 4, 17:00-19:30: Tailerra: emakumearen aldeko graffiti murala pallet-etan.
- Martxoak 5, 17:00-19:30: Mahai jokoak: emakume erreferenteen nor da nor jolasa.
- Martxoak 6, 17:00-20:00: Kirol ekintza: futbol txapelketa talde mixtoekin.
- Martxoak 7, 17:00-20:00: Tailerra: Gaztelekuko lehioak emakumeen egunerako apaindu.
- Martxoak 8: Gaztelekuaren irekiera ohikoa 17:00etan, eta 18:00etan elkarretaratzera gerturatu.
MARTXOAK 8 -15
Margo erakusketa: “Urnietako emakume margolariak”, Maite Carrillo eta Anabel Atxaga. Lekaio Kultur Etxeko areto nagusian, elebitan. Inaugurazioa: Martxoak 8, arratsaldeko 19:00etan.
Ordutegia:
- Martxoak 11, 12, eta 14 - 16:30-19:00
- Martxoak 13 eta 15 - 18:00-20:00
MARTXOAK 24
19:00etan “Yerma” antzezlana Saroben. Gazteleraz.
HILABETE OSOAN ZEHAR
Udal liburutegian liburu hautaketa berezia.
Arretaz diseinatutako agenda honen helburua da komunitate osoak gizarte bidezkoago bat eraikitzen parte har dezan sentsibilizatzea eta sustatzea. Urnietak bat egiten du emakumeen lorpenen ospakizun globalarekin, eta, aldi berean, oraindik ere badirauten erronkei aurre egitearen garrantzia aitortzen du.