Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Urnieta eremu gorritik irten da 100.000 biztanleko tasa 484,65era jaitsi ostean

.

2020·11·20


Urnietako egoerak 180 graduko itzulingurua eman du azken hiru asteetan, izan ere, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten Euskadiko herrietatik Covid 19 tasa altuena zuena izatetik eremu gorritik irtetera igaro da. Azaroaren 2an egoera oso larria zen udalerrian Covid 19 kasuak nabarmen gora eginda 14 eguneko tasa 100.000 biztanleko 2988,69n kokatu baitzen.

Aurrez, urriaren 20an, egoera okertzen ari zela ikusita Urnietako Udalak hainbat neurri hartu zituen Covid 19ren hedapena eteten saiatzeko. Neurri horien artean jende-pilaketak saihesteko espazio publikoak ixtea eta parkeak erabiltzeko ordutegia murriztea nabarmentzen ziren. Horretaz gain, PCR probak egin zitzaizkien 13 eta 40 urte bitarteko urnietarrei udal frontoian eta Eusko Jaurlaritzak ere oraindik indarrean jarraitzen duten neurri murriztaileak hartu zituen. Emaitzak halere, espero baino apur bat beranduago iritsi ziren, baina azken egunetan beheranzko joera etengabea izan da. Hala, gaurko tasa 484,65koa da, eremu gorritik irten garelarik.

Ezin gara erlaxatu

Bilakaera positiboa aintzat hartuta Urnietako Udalak harturiko neurriak indargabetu zituen arren, Jorge Segurado alkateak zuhurtzia mezua zabaldu nahi izan die herritarrei, besoak ezin ditugula jaitsi esanez eta azken asteetan bezala ezarritako neurri guztiak zorrotz betetzen jarraitu behar dugula adieraziz, atzerapausorik ez emateko. Izan ere, bere esanetan hau ez da kilometro gutxi batzuetako lasterketa bat, maratoi bat baizik. Halere, orain egin den moduan, denak batera elkartuta eta komunitatean jardunez gero egoera bideratuta mantentzea lortuko dugula azaldu du, eta bide horri jarraipena emateko dei egin die herritarrei.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA