Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Uraren hiri zikloaren eraginkortasuna hobetzeko dirulaguntza eskaera onartu da

.

2023·02·03


Urnietako Udalak aho batez onartu zuen uraren zikloa digitalizatzeko dirulaguntzen eskaera, haren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, urtarrilaren 31n ospatu zen udalbatzarrean.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak irailaren 30ean argitaratu zituen BOEn laguntza horiek eskatzeko oinarriak eta deialdia. Añarbeko Urak SA eta Urnietako, Hernaniko, Lasarte-Oriako, Pasaiako, Oiartzungo, Astigarragako, Usurbilgo, Errenteriako eta Lezoko Udalak prest agertu dira deialdi horretan uraren hiri-zikloaren eraginkortasuna hobetzeko proiektuei buruzko eskaera batera aurkezteko.

Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoek positibotzat jo zuten aukera hori, hainbat hobekuntza jarduera egiteko aukera emango baitu. Halaber, ontzat eman zuten Añarberen bidez talde bat sortzea lehen aipatutako udalekin, laguntza horiek eskatzeko.

Aho batez onartu zen, halaber, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuei dagokienez Gipuzkoako Foru Aldundiari kudeaketa-gomendioa emateko hitzarmenaren proposamena. Zehazki, Foru Aldundiari agintzen zaio epaimahai kalifikatzaileari dagokion jarduera materiala eta teknikoa egitea oposizio-lehiaketan, bai eta oposizio-faseko proba prestatzea, garatzea eta logistika egitea ere. Proba hori bateratua eta berdina izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko eta hitzarmen hau sinatzen duten gure lurralde historikoko toki-erakunde guztietako administrari plazetarako.

EH Bilduk kiroldegiaren egoerari buruz aurkeztutako mozioa berriz, ez zen onartua izan. EAJ-k ezezkoa bozkatu baitzuen eta EH Bildu eta PSE-EE-k baiezkoa.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA