Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Udazkeneko Emakumeen Jabekuntza Eskola
2023·09·15
Herriko emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatzen jarraitzeko xedez, Urnietako Udalak Jabekuntza Eskolaren udazkeneko programazioa prestatu du. Programazioa urrian abiatuko da eta ekintza guztiak Lekaio kultur etxean garatuko dira.
Eskaintza
Eskaintzari dagokionean, lau ekintza desberdin izango dira. Emagin elkarteak irakurketa tailerra eskainiko du. Pepa Bojo psikologo ezagunak “gure erdigunea berreskuratuz” ikastaroa gidatuko du. Garbiñe Larreak “Sendabelarrek dakitena” liburuaren aurkezpena egingo du. Eta azkenik, “las mujeres de verdad tienen curvas” Zineforuma egongo da Amher SOS Arrazakeriak-en eskutik.
Izen ematea
Jabekuntza Eskolako ekintzetan parte hartu nahi duten emakumeek irailaren 15etik 29ra eman beharko dute izena.
- Bertan: astelehenetik ostiralera 7:30-14:30
- Gazte Informazio Puntua: astelehenetik ostegunera 16:45-19:00
- Online: www.urnieta.eus
Zaintza zerbitzua
Bestalde, zaintza zerbitzua eskainiko da. Beharra dutenek ekintza hasi baino 15 egun lehenago eskatu beharko dute.
EGITARAUA
IRAKURKETA TAILERRA
Emagin elkarteko Maider Kery Avaristo Iziarrek gidatuta
Irakurle taldean ahalduntze-kontzientzia feministan sakonduko da. Askotariko irakurgaiak landu eta trukerako gune bat sortuz.
- Egunak: urriak 5, azaroak 2, abenduak 14, otsailak 1, martxoak 7, apirilak 4, maiatzak 5 eta ekainak 6.
- Ordutegia: 16:00-18:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: elebitan
- Matrikula: Urnietan erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro
IKASTAROA: GURE ERDIGUNEA BERRESKURATUZ
Pepa Bojó Ballester psikologak gidatuta
Desikasi beharreko alderdiak, eraldatu beharreko faktore sozialak eta txertatu beharreko jarrera eta balio berriak identifikatzeko, gure bizitza eta osasuna zerk baldintzatzen duen mahai gaineratuko da. Bereziki, generoaren, gizartearen eta taldearen mugatzaileak direnak. Burua-gorputza-emozioa konexioarekin lan egingo dugu, gorputz tekniken eta arreta osoaren bidez. Helburua gure “ni-arekin” konektatu ahal izatea da, gure beharrizanekin, hauek erdigunean jarri ahal izateko.
- Egunak: urriak 10, 17, 24, 31, azaroak 7, 14, 21, 28, abenduak 12, 19
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: gaztelania
- Matrikula: Urnietan erroldatuak 10 euro eta erroldatu gabeak 20 euro
LIBURU AURKEZPENA
“Sendabelarrak dakitena”: Garbiñe Larrea Iturralde
“Sendabelarrek dakitena” liburua aurkeztu eta sei sendabelarren inguruko kontakizuna egingo du Garbiñe Larrea urnietarrak. Aldi berean, emakumeok historian zehar gaiaren inguruan izandako ezagutzak azaleratuko ditu.
- Eguna: urriak 19
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: euskara
ZINEFORUM FEMINISTA
Las mujeres de verdad tienen curvas: Amher SOS Arrazakeriako Patricia Cardosok gidatuta
- Eguna: azaroak 15
- Ordutegia: 18:00-20:30
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: elebitan
Sinopsia: Ana, nerabe mexikar-estatubatuarra, Los Angeleseko komunitate hispanoan bizi da. Institutua amaitu berritan, irakasleak unibertsitatera joatera animatzen du. Gurasoek uste dute ez duela ikasi behar, familiari lagundu baizik. Bere anbizio pertsonalen eta tradizio kulturalaren artean banatuta, erabaki bat hartzen du.