Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea
Udaltzaingoak kontrolak egingo ditu udalerriko ibilgailuek dokumentazioa behar bezala dutela egiaztatzeko
.
2021·05·21
Urnietako Udaltzaingoa astero hasiko da dokumentazio-kontrolak egiten, herriko ibilgailuek dokumentazio guztia behar bezala dutela egiaztatzeko. Izan ere, baieztatu da udalerriko ibilgailu batzuek ez dutela dagokion IAT gainditu, horrek dakarren arriskuarekin.
IATa ez pasatzeak adierazten du ibilgailu horrek akats larriak dituela, eta nahitaez konpondu behar direla, bai haientzat bai bide-azpiegituren gainerako erabiltzaileentzat suposatzen duen arriskua kontuan hartuta.
Beraz, Udalak herritarrei eskatzen die dokumentazio guztia behar bezala izateko, berme guztiekin zirkulatzeko.
AGENDA KULTURALA