Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Udalekuetan izena emateko aukera maiatzak 29 - ekainak 2 bitartean plazak bete arte

.

2023·05·26


Urnietako Udalak Eguzkitan blai! eta kirol udalekuak antolatu ditu 2023ko udari begira umeek atsegin dituzten aisiako ekintza desberdinak garatzeko aukera izan dezaten euskaraz.

Bi udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 28ra garatuko dira 5 txandatan. Eguzkitan blai! udalekuetan 2011-2019 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte eta kirol udalekuetan berriz, 2011-2014 urte bitartean jaiotakoek.

Izen-ematea

Lehen izen-emate epea amaitu ostean plaza libreak geratu direnez, bigarren txanda bat ahalbidetuko du Udalak maiatzaren 29tik ekainaren 2ra. Epe horretan plazak izen-emateen hurrenkeran esleituko dira.

Interesa dutenek ondorengo lekuetan edo emailez gauzatu dezakete izen-ematea. Zalantzak argitzeko edo informazioa eskuratzeko ere bide horiek baliatu daitezke.

  • Bertan herritarren arreta zerbitzua
  • Lekaio kultur etxea
  • udalekuak@urnieta.eus

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA