Udalekuetan izena emandako ume guztiek udalekuez gozatzeko aukera izango dute
2021·06·01
Urnietako Udalak Udalekuak antolatu ditu euskaraz aurtengo udari begira: Eguzkitan blai! eta kirol Udalekuak. Horietan parte hartzeko interesa zutenek maiatzaren 17tik 27ra izan zuten izena emateko aukera. Bada, epe barruan izena emandako pertsona guztiak onartuak izan dira eta Udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute.
Udalak hasieratik jakinarazi zuen Urnietan erroldaturiko neska-mutilek lehentasuna izanik plazen eskaera eskaintza baino handiagoa izango balitz zozketa egin beharko zela, baina esan bezala, ez da zozketaren beharrik izan eta izena emandako ume guztiek Udalekuez gozatzeko aukera izango dute.
Bai Eguzkitan blai eta baita kirol udalekuak ere, ekainaren 28tik uztailaren 30era gauzatuko dira hiru txandatan banatuta.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.