Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Kantazaunek herriko kaleak girotuko ditu kantu kalejira batekin apirilaren 26an
2024·04·18
Kantazaun taldeak kantu kalejira bat egin ohi du hilabete bakoitzeko azken ostiralean euskal kantutegia oinarri hartuta. Abiapuntua arratsaldeko 19:00etan izaten da San Joan plazan, eta, ondoren, kalez kale joaten dira bi orduz.
Hilabete honetako hitzordua ostiral honetan, apirilaren 26an izango da.
Aurretik entsegua egingo da apirilaren 23an, 18:30ean, kiroldegiko boxetan. Urnietarrak animatzen dira entseguan eta kalejiran parte hartzera.