Udalekuak 2022: izena eman apirilak 25 – maiatzak 6 bitartean
2022·04·12
Urnietako Udalak Udalekuak antolatu ditu euskaraz aurtengo udarari begira ohiko moduan. Eguzkitan blai! eta kirol Udalekuak eskainiko dira umeek atsegin dituzten aisi ekintza desberdinak garatuko direlarik.
Eguzkitan blai!
Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, 5 txandatan.
Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara.
Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
Nork har dezake parte? 2010-2018 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Kirol Udalekuak
Noiz ospatuko dira Udalekuak? Ekainaren 27tik uztailaren 29ra, 3 txandatan.
Zein ordutegi izango da? 10:00etatik 13:00etara (astean bi egunetan 9:30etik 13:30era).
Zaintza zerbitzua eskainiko da? Bai. Zaintza udalekuaren ordutegiekin osatu ahal izango da 8:30etik 13:30era ordu erdiko frakzioetan.
Nork har dezake parte? 2010-2018 urteen bitartean jaiotako haurrek har dezakete parte.
Zein epe eskainiko da bi udalekuetan izena emateko? Apirilaren 25etik maitzaren 6ra bitarte.
Nola eman daiteke izena? Ondorengo bide hauen bitartez gauzatu daiteke izen ematea:
- Lekaio kultur etxean.
- www.urnieta.eus
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.