Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Udalaren espazioak eta materialak erabiltzeko eskaerak gutxienez 15 egun lehenago egin behar dira
2021·06·02
Urnietako Udalak udal-espazioak eta -materialak erabiltzeko aukera eskaintzen die bai udalerriko elkarteei bai bertako herritarrei, urnietarrei zuzendutako hitzaldiak, emanaldiak edo edozein motatako jarduerak egiteko.
Eskaera 15 egun lehenago
Horretarako, nahitaezkoa da Bertan herritarrentzako arreta-bulegoan dagokion eskabide-orria aurkeztea, proposatutako jardueraren azalpen-memoriarekin batera. Oinarrietan jasotzen den bezala, Udalak gogorarazten du eskaerak gutxienez 15 egun lehenago egin behar direla, bestela ezin baitira onartu. Izan ere, azken hilabeteetan eskaera batzuk epez kanpo jaso dira eta ondorioz, onartu gabe geratu dira epeak bete ez dituztelako. Beraz, Udalak epeak kontuan hartzeko eta eskaerak garaiz aurkezteko deia luzatzen du.
Online eskaera
Bestalde, eskaerak online ere egin daitezke, modu arin, azkar eta errazagoan, udalaren webguneko "Udal tramiteak" atalean. Atal honetan sartu ondoren, eta "kultura, haurreria eta gazteria, euskara eta kirola" leihoaren barruan, "Bestelakoak" atalean dago eskaera gauzatzeko aukera.
Fidantza
Era berean, ebazpena aldekoa denean, eskaeran proposatutako jarduera egin aurretik, dagokion fidantza ordaindu beharko da, ezarritako kontu korronte zenbakian. Fidantza hori itzuli egingo da gero, jarduera normaltasunez egiten bada.
Eskura dauden espazio publikoak
Erabiltzeko eska daitezkeen espazio publikoei dagokienez, honako hauek daude:
- Lekaio kultur etxeko bilera eta hitzaldietarako gelak.
- Udalaren Errekaldeko lokala.
- Udal pilotalekua.
- Udal kiroldegia.