Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Udalak jakinarazten du aurten ere ez direla ospatuko San Miel jaiak

.

2021·09·16


Urnietako Udalak jakinarazten du aurten ere San Miel jaiak bertan behera uzteko erabakia hartu duela, Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoera dela eta. Egia da txertaketek aurrera egin duten heinean egoera zertxobait egonkortzen joan dela, baina oraindik ez dago baldintza egokirik festak pandemia aurreko modu berean ospatzeko. Izan ere, beste hainbat lekutan ikusi ahal izan den moduan, jende pilaketa handiak daudenean eta segurtasun eta prebentzio neurriak behar bezala errespetatzen ez direnean kutsatze kopuruek nabarmen gora egiteko arrisku handia dago. Eta une honetan herritarren osasuna zaintzeak eta ongizatea bermatzeak izan behar du lehentasuna. Horrenbestez, Udalak harturiko erabakiaren gaineko ulermena eskatzen zaie herritarrei, baita zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzea. 

Erabaki hori Udalean ordezkaritza duten hiru alderdi politikoen (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) arteko adostasunarekin hartu da, eta aurretik Jai Batzordearekin ere adostu zen, denek ulertzen baitute une honetan ez dagoela festak osasun bermeekin ospatzeko baldintza egokirik. Izan ere, erabat ezohikoa den egoera bat bizitzen ari gara eta egoerak eskatzen duen mailan egon behar dugu, jarrera egokiak izanez.

Kultur programazioa urria – abendua

Ziur gaude guztion arteko elkarlanarekin egoera hau gaindituko dugula, eta datozen urteetan gure herriko jaiez gozatzeko aukera izango dugula. Bien bitartean, herritarrei haien aisi denboran aukera desberdinak eskaintzeko asmoz, kultur eskaintza anitza eta zabala prestatzen ari dira Udala eta herriko hainbat elkarte, urriko, azaroko eta abenduko programazioa bilduko duena. Hala, egoerak eskatzen duen bezala, modu ordenatu, kontrolatu eta arduratsuan ekintza desberdinez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Hurrengo asteetan zabalduko da programazio osoaren gaineko informazio guztia.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA