Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Udalak arbuiatu egiten ditu larunbatean udal futbol-zelaian izan ziren ekintzak

.

2023·11·27


Urnietako Udalak irmo salatu eta gaitzesten ditu ikusle talde batek joan den larunbatean Urnietako udal instalazioetan jokatutako futbol partidan izan zuen jarrera.

Gertakariak larunbat arratsaldean izan ziren, UKEko preferenteko taldeak Hondarribiren aurka jokatzen zuen futbol partidan. Harmailetan portaera gaitzesgarria izateaz gain, bengalak erretzeari ekin zioten, horrek gainerako ikusle, jokalari eta bertaratuei eragiten dien arriskuarekin.

Ez da gure instalazioetan antzeko gertaerak ematen diren lehen aldia, eta Udala ez dago horrelako portaerak onartzeko prest. Era berean, gertatutakoarekiko gaitzespena eta haserrea erakusten du, eta beharrezko neurriak hartuko ditu gertaera arriskutsu horiek berriro eman ez daitezen.

Udalak elkarbizitza egokia erraztuko duten errespetuzko eta gizalegezko jokabideen alde egiten du, eta horrelako gertaerak berriro ez errepikatzea espero da.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA