Udala Aldundiarekin harremanetan dago Lurraldebus zerbitzu berriaren eraginak konpontzeko
2021·09·28
Urnietako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailarekin harremanetan dago Buruntzaldeko autobusen zerbitzu publikoan egindako aldaketen inguruan.
Uztailean, lizitazio berria indarrean sartu eta hasierako arazoak sortu ondoren, Aldundiko Mugikortasun Sailak bilera batera deitu zituen Buruntzaldeko lineak zerbitzua ematen dien udaletako ordezkariak. Bilera hartan, Udal ordezkariek zerbitzu berriak eragiten zituen kexak eta demandak zerrendatu zituzten, eta Aldundiak irailerako aldaketak egingo zirela jakinarazi zuen.
Irailaren hasieran hainbat aldaketa egin ziren, baina egiaztatu ahal izan denez, oraindik ez dira erabiltzaileen beharrak konpondu. Joan den astean, Urnietako Udala harremanetan jarri zen Mugikortasun Sailarekin, jasotako kexak berriro helarazteko eta Aldundiarekin akordio batera iristen saiatzeko.
Kexarik ugarienak autobusen ordutegi aldaketari buruzkoak izan dira, izan ere, horrek, kasu askotan, zaildu egiten du erabiltzaileak beren helmugetara garaiz iristea eta aurreko autobusa hartzera behartzen ditu. Errekaldeko geltokia kentzeak ere erreklamazio asko sortzen ditu, izan ere, orain, aurreko edo ondorengo geltokitik joan behar da Euskotrenekin lotura egin ahal izateko.
Udala harremanetan dago Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun Sailarekin, zerbitzu berriaren eraginak ahalik eta txikienak izan daitezen, eta espero du laster erabiltzaileak ahalik eta gehien asebeteko dituen irtenbide batera iristea.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.