Udal frontoiaren pareko aparkalekuak kenduko dira “Herri txiki infernu handi” saioaren ekitaldi nagusia grabatzeko
2021·03·09
ETB1 telebista kateko “Herri txiki, infernu handi” saioaren atal bat grabatzen aritu dira Urnietan eta ekitaldi nagusia ostegun honetan grabatuko da Udal frontoian.
Aparkalekuak itxiko dira martxoaren 10ean
Arrazoi horrengatik, Udal frontoiaren pareko aparkaleku batzuk kenduko dira behin-behinean saio nagusia gauzatu ahal izateko. Grabaketa martxoaren 11n izango da, baina egun horretan beharrezko eremua libre egon dadin, Udaltzainak bihar, martxoaren 10ean, hasiko dira aparkalekuak kentzen.
Barkamena eskatzen da aldez aurretik sortu daitezkeen eragozpenengatik.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.