Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Udal espazio eta materialen lagapena eta erabilera arautzen duen Udal araudia berritzen ari da Udala
2022·11·03
Urnietako hainbat erakundek udal espazioak eta materialak erabiltzen dituzte interes publikoko jarduerak egiteko. Erabilera arautzen duen araudia zaharkitua geratu denez beharrezkoa ikusi da berritzea.
Araudiaren helburua da espazio eta material horien erabilera eta funtzionamendua arautzea. Araudian zehazten dira, besteak beste, onuradunak, egin daitezkeen jarduerak, lagapen motak, onuradunen betebeharrak eta erabilera-irizpideak eta -arauak.
Lantzen ari den zirriborroa udalaren web orrian dago eskuragarri, urnietarrek horren berri izan dezaten. Horri buruzko edozein ekarpen egin daiteke azaroaren 17 bitarte.